IRUZKINA
Bideoa gaur egun izan dituen eta urte batzuetara internetak jasoko dituen aladeteketei buruz hitz egiten du.
Gaur egun, gero eta gutxiago erabiltzen ditugu, telebista, irrati, aldizkariak... hori da betez ere internet gauza guzti hauek doahinik, bizkor eta arazorik gabe ematen dizkigutelako. Beraz, hainbat urte pasa ondoren ,gaurko egoera aztertuz, irratiak telebistak modifikatu eta gehien bat desgertuko dira. Egoera hau aldatzen joatea irratiko jendea eta aldizkariak eramaten dituzten pertsonei, interneten leku bat izateari behartzen dituzte, modu hori baita eboluzionatzeko eta ez desagertzeko modu bakarra.
Bideo hau ikusi ondoren hainbat gauza ezberdin planteatu dezakegu. Izan ere zer nolako etorkizun daukagu? Nire aburuz bideoak dioen bezala etorkizun digital hutsa izango dugu, hau da haur egun egiten ditugun aktibitate gehienak adibidez: telebista ikusi, irratia entzun, supermerkatura joan... internet-ari esker etxetik mugitu gabe egingo dugu. Horrek noski nolabaiteko erraztasuna emango digu, baina alde txarrak sortuko ditu ere.Azken batean horren ondorioz orain arte garatu ditugun hainbat gauza desagertuko dira nik. Esate baterako, pertsonen arteko interakzio fisikoa.
Bideoaren ardatz nagusia bere izenburua izan dela uste dut, izan ere ez dut haren esanahia ulertu bideoa bukatu arte. Hala ere, bukaera ikusi ondoren bideoaren zentzua ulertu dut.
Harrigarria iruditzen zait hemendik 40 urtera zer nolako aldaketak izango dituen internetek, bai kanpotik bai barrutik eta horrek enpresen industrian izango dituzten ondorioak.
Guk irakasle moduan eta gaur egun eta etorkizunean izango ditugun aldaketak behatuta, gai izan behar gara umeei ahalik eta prestakuntza hoberena ematen, modu hori izango baita beraiek etorkizuneko gizartean murgiltzeko modu bakarra. Horretarako guk geuk prestakuntza paregabea izan behar dugu eta sortzen diren berrikuntzetatik ikasi eta beraiekin eboluzionatu behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario