KAIXO!!!!

domingo, 10 de abril de 2011

ETEN DIGITALA, zer da?

    
Zer ulertzen dugu guk eten digitala esaten dutenean? Honen definizioa honako hau izango litzateke: herrialde batzuk internetera konectatzeko edota izateko dituzten arazoak. Arazo hauek politikoak, ekonomikoak izango litzateke. Hala ere kontuan izan behar dugu , gaur egun zer nolako inportatzia duen web 2.0 gure herrialdean horren ondorioz eten digital hori azken batean gizarte etena izango litzateke. Guztiok dakigun mkoduan gaur egungo aurrerapen gehienak ( web sozialak, informazioa eskuratzeko hainbat iturri, ikasketak...) internet bidez egiten dira, beraz herrialde batzuk horren aske egoeta, haien eboluzioan atzerapen izugarria eragingo du.

Autorearen arabera hainbat eten mota aurki ditzakegu.
Lehenengo honetan autoreak egindako ikerketen arabera, esaten digu azken bolada honetan munduko aberastasun maila igo dela, hala ere gure arteko ezberdintasun ekonomiko, sozial , digitala gero eta handiago da.
Izan ere autoreak jarritako taularen arabera, ikus dezakegu zer nolako herrialdetan aurki ditzakegu interneta eta zeinen ez. Ezberdinatasuna antzematen da batez ere potentzia handiko herrialde (EEUU, Japon , Europa) eta pobreen artean (Afrika) artean. Argi eta garbi ikusten dugu tauletan egindako banaketak, herrialdeearen botere ekonomikoaren arabera eginda dagoela. Beraz herrialde batzuk teknologia berriak esku ez izatea, marginazio sozialean sartzea eragiten du azken batean.

Eten digitalari dagokionez bi mota ezberdin aurki ditzakegu, gogorra eta malgua. Malgua herrialdeen ezberdinatasun teknologikoak konpontzeko bidea bilatuko luke, modu horretan ezberdintasun hori gutxituko litzateke. Beste aldetik gogorra, eta errealistagoa dena, egongo legoke, hau ulertzeko kontuan hartu behar dugu gaur egun jasotzen dugun ezberdintasun hori gizarte kapitalistak eragindakoa dela jakin behar dugu, izan ere horren ondorioz hezkuntzan edota medikuntzan ezberdintasun ugari sortzen direla.

Hala ere, pentsatu behar genuke ea ezberdintasun hori teknologiak edo gizarte berak egiten duten. Gizarteak eragingo balu, barne eten digital batean kokatuko genuke.

Autoreak testuan azaltzen duen moduan , gaur egungo gizartean(gutxienez guk bizitzen duguna), ezinbestekoa egiten zaigu ordenagailu bat izatea edozein gauza egiteko. Hala ere ez da berdin gertatzen pertsona guztiekin, izan ere ordenagailu bat eman ditzakeen abantailak eta erreztasunaz baliatzeko lehenik ikasketa eta eduki batzuk izatea beharrezkoa da. Beraz zer nolako papera du hezkuntzak etorkizunari begira? Ba, gaur egungo errealitatea aztertuta ezinbestekoa izango litzateke umeek eskolan alfabetizatze digitala izatea, hau da ordenagailu eta internet- ean aurki ditzakeen gauzak modu egokian erabiltzen irakastea. Modu horretan umeek etorkizuneko gizarte digitalan modu egokian integratuta egongo lirateteke, hauxe da berez eskolak bilatzen duen helburu nagusia.
Beraz zer nolako konpetentzia jaso beharko luke ume batek eskolan?
Adibidez:
  • Talde batean elkarlanean aritzea
  • Egoerak bildu eta aztertzea
  • Arazoak identifikatu eta irtenbideak aurkitu
  • Irtenbideei indibidualki irtenbideak bilatzea
  • Ezagutza berriak barneratu eta idea berriak ezagutu

Hau da orokorrean umeak indibidualki gure gizartean integratu ahal izanteko eta bertan planteatzen diren arazoei aurre egiteko gaitasuna izan ahal izateko.

Lehen aipatutako guztiak praktikan jartzeko , guk etorkizeko irakasleak izango garenenez, umeei teknologia berrien aplikazioak erakutsi behar diegu , bai eskola arloan bai bizitza arloan ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario